"Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia Iruñean

UEUk, Kontseiluaren laguntzarekin eta Euskarabidearen babeslegotzarekin "Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia antolatu du Iruñean, irailaren 29an.

Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritutako eta herritar guztien eskubideak bermatzeko Lege berria behar dela aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Gaur egun Nafarroan ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dituena, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak aztertuko dituena. Halaber, herritarrek egindako lanketak utzitako Lege berriaren oinarrirako proposamena landuko da.

Matrikula DOAN da, baina beharrezkoa da izena ematea.

 
2018/09/03

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.