"Bi hizkuntza garun bakarrean" liburu berria

"Bi hizkuntza garun bakarrean. Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak" liburua argitaratu dugu. Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Gure dendan eskuratu dezakezu.

Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zer eragin dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu une oro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure hizkuntzaren erabileran gure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Horretarako, elebitasuna ikertzen diharduten punta-puntako euskal ikertzaileek jarraitzeko errazak diren kapitulu hezigarriak proposatzen dituzte afasiaz, hiztegigintzaz, sintaxiaz, semantikaz edota elebiduna izatearen ondorio kognitiboez.

Gure dendan duzue eskuragai.

2021/11/22

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.